XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Juan Aiesta Bediako dultzainero zaharrak esaten zigunez:
Hala ere erromeria eta festa batzuetan ordaindu egin behar zuten ferianteek bezala, han jo ahal izateko.
Ateratzen zuten dirua ez zen etekin garbia izaten beraz.
Saio asko jo behar ziren eta jendea asko bildu arratsalde edo egun batean
Baina dirua gehiagoren artean banatu behar zela eta, gero eta ugariago ikusten ziren dultzainero-atabalari bikoteak.
Talde honek honela funtzionatzen omen zuen: aitak dultzaina jo, semeak atabala, alaba beste aldetik jendea aitaren korrora ekartzen eta emaztea berriz diruzain, saio bakoitza bukatutakoan kobratzen.
Ikusten denez, ondo montatua zuen hark negozioa.
Honelakoa izan da musiko hauen ingurua eta (gero eta gutxiago bada ere) bereziki Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritar inguruko mota guztietako festetan aritu dira azken garaietan.
Gipuzkoa eta Bizkaian salbuespen gutxi ezik, dultzaineroak musika ofizialetatik urruti aritu badira, Araba eta Nafarroan gehienetan
Inguru horretako herri eta hirietan entzuten da soinutresna honen hotsa festetako goiz-soinua ematen, erraldoi eta buruhandien konparsak mugitzen, plazetan kontziertoak eta dantzarako musika eskeintzen....
Antzinako ritual edo ospakizunetako dantza askotan erabiltzen dela ere aipatu behar da.
Nafarroako gaiteroak aspaldidanik ezagunak dira beraien lurraldeetatik kanpo.
Gipuzkoako eta Bizkaiko kaletar inguruetan esate baterako, nahiz eta inguruan eduki bertako